Participants

PARTE-HARTZAILEAK

BIBLIODIBERTSITATEAREN ENBAXADOREAK

HIZLARIAK

John B. Thompson

soziologoa, Erresuma Batua

John B. Thompson Cambridgeko Unibertsitateko soziologiako irakasle emeritua izateaz gain, Jesus Collegeko (Cambridge) kide da. Hainbat liburu argitaratu ditu, besteak beste: Ideology and Modern Culture (1990), The Media and Modernity (1995), Political Scandal (2000), Books in the Digital Age (2005), Merchants of Culture (2010, 2012) eta Book Wars (2021). Bere liburuak hamabi hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli dira eta, 2001ean, Political Scandal lanarekin Soziologia eta Gizarte Zientzietako Amalfi Europako Saria irabazi zuen.

Julien Lefort-Favreau

Literatura garaikideko eta teoria kritikoko irakaslea, Quebec/Kanada

Julien Lefort-Favreau Queen's Unibertsitateko (Kingston, Kanada) ikasketa frantsesen departamentuko irakasle laguntzailea da. Bere argitalpen nagusiak honakoak dira: Henri Deluy, ici et ailleurs (Saskia Deluyrekin), Le Temps des cerises, 2017; Politique de l'autobiographie. (Jean-François Hamel eta Barbara Havercroftekin), Nota Bene, 2017; Pierre Guyotat politique, Lux éditeur, 2018; Le luxe de l'indépendance. Réflexion sur le monde du livre, Lux éditeur, 2021. 2012tik aurrera Liberté aldizkariko erredakzio-kontseiluko kide da.

Gisèle Sapiro

soziologoa, Frantzia

Gisèle Sapiro EHESSeko ikasketa-zuzendaria eta CNRSko ikerketa-zuzendaria da, Europae Akademiako kidea. Intelektualen soziologian, literaturan, zentsuran, edizioan eta itzulpenean aditua izanik, honako lanen autorea da: La Guerre des écrivains, 1940-1953 (Fayard 1999); La Responsabilité de l'écrivain (Seuil 2011); Les Ecrivains et la politique en France (Seuil 2018); Peut-on l'œuvre de l'auteur? (Seuil 2020; gaztelaniazko eta portugesezko itzulpenak); Des mots qui tuent (Points Seuil 2020). Horrez gain, honako hauen zuzendarikidea ere bada: Translatio. Le marché de la traduction en France à l'heure de la mondialisation (CNRS Eds 2008); Les Contradictions de la globalisation éditoriale (Nouveau Monde 2009; gazt. itzul.); L'Espace intellectuel en Europe (La Découverte 2009); Traduire la littérature et les sciences humaines (DEPS 2012); Sciences humaines en traduction (Institut français 2014, online).

José Bellver

Madril

José Bellver ekonomia ekologikoan espezializatutako ekonomialaria da. Valladolideko Unibertsitateko irakasle izan da, baita FUHEM Ecosocial fundazioko ikertzaile ere; zeinak justizia soziala, demokrazia eta iraunkortasuna sustatzen dituen, gai ekosozialei buruzko heziketaren eta ikerketaren bidez. FUHEMen kide izanik, edizioaren arloan ere lan egin du, zehazki Papeles de relaciones ecosociales y cambio global aldizkarian eta Worldwatch Institute erakundearen urteko txostenetan.

 

 

Ana Gallego Cuiñas

Antropologia Sozial eta Kulturala, Granadako Unibertsitatea

Ana Gallego Cuiñas latinoamerikar literaturako katedraduna da Granadako Unibertsitatean. Filologia Hispanikoan doktore eta lizentziaduna eta Antropologia Sozial eta Kulturalean lizentziaduna izanik, Ramón y Cajal programan kontratatua izan da eta ikertzaile bisitaria izan da UCLA, Princeton, Paris-Sorbonne, Buenos Aires eta Yalen. Bi I+G proiektuen zuzendaria da: ECOEDIT, Espainiako eta Amerikako edizio independenteari buruzkoa, eta, FEMENEDIT, emakume editoreei buruzkoa.

Maria José Galvez

Liburuaren eta Irakurketa Sustatzearen zuzendari nagusia, Kulturako Ministerioa

1975ean Valentzian jaioa, María José Gálvez Zuzenbidean doktorea da Valentziako Unibertsitatean, eta ikerketa-egonaldiak egin ditu Harvarden, Pisan eta Bruselan. Tirant lo Blanch argitaletxearen edizio- eta prestakuntza-zuzendaria izan da. Hori baino lehen, Gobernuko bi lehen presidenteorderen aholkularia, Diputatuen Kongresuko presidentearen Kabineteko zuzendariordea, Europako Parlamentuko laguntzailea, Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko irakaslea eta Universitat Oberta de Catalunyako eta UNEDeko tutorea izan zen. Gaur egun, Kultura eta Kirol Ministerioko Liburuaren eta Irakurketa Sustatzearen zuzendari nagusiaren postua du.

Kenza Sefrioui

editorea (En toutes lettres), Maroko

Kenza Sefrioui kazetari kulturala, kritikari literarioa eta editorea da. En toutes lettres argitaletxearen sortzailekidea eta ekintzaile kultura, Marokoko liburuari buruzko ikerlan honen egilea da: Le livre à l'épreuve, les failles de la chaîne au Maroc (En toutes lettres, 2017). Halaber, tesia idatzi zuen La Revue Souffles (1966-1973), Espoirs de révolution culturelle au Maroc (Sirocco, 2013, Grand Atlas Saria 2013) buruz.

Anaïs Massola

liburu-saltzailea (Le Rideau rouge eta Association pour l’écologie du livre elkartearen sortzailekidea), Frantzia

Anaïs Massola Association pour l'écologie du livre (Frantzia) elkarteko presidentea da. 2019an sortu zenetik, ekologiaren ideiak liburuaren eta irakurketaren eragile guztien artean zabaltzeko lan egiten du, baita gizarte zibilean ere. Anaïs Massolak Le rideau rouge liburu-denda ere zuzentzen du Parisen.

Esther Merino

editorea (éditions les Monédières eta Akitania Berriko Eskualdeko Editoreen Elkarteko lehendakariordea), Frantzia

Esther Merino 1997an iritsi zen Frantziara. 2012an, komunikazioko zuzendari kargua utzi zuen eta Sol y Lune Éditions sortu zuen, Espainiako autore garaikideak argitaratzean espezializatutako argitaletxea. 2019. urtean, Estherrek Éditions Les Monédières berreskuratu zuen, bilduma ugaridun argitaletxe jeneralista. Gaur egun, argitaletxe hori zuzendu eta garatzen du, testuen kalitatea ardatz hartuta. Argitaletxeen gremioaren bilakaeran oso inplikatuta, Esther AENAko (Akitania Berriko Editoreen Elkartea) lehendakaria eta sortu berri den FEDEI (Editore Independenteen Federazioa) federazioko idazkaria da.

Alfonso Serrano

editorea (La Oveja Roja), Madril

Alfonso Serrano bi hamarkadaz baino zertxobait gehiagoz lan egin du liburuaren ekosistemarekin lotutako oso toki ezberdinetan, Frantzian, Espainian eta Latinoamerikako hainbat herrialdetan. Azken urteotan, La Oveja Roja argitaletxean eta Contrabandos liburu-dendan jarri ditu bere ahalegin guztiak. 

Ronny Agustinus

editorea (Marjin Kiri), Indonesia

Ronny Agustinus Marjin Kiri argitaletxeko editorea eta itzultzailea da (Indonesia). Marjin Kiri 2005ean fundatu zen eta argitaletxe ezkertiarra da, humanitateetan, gizarte-zientzietan, liburu marxistetan, literaturan eta politika aurrerakoian espezializatua. Ronny Latinoamerikako literatura-irakurle amorratua da. 

Paulo Slachevsky

editorea (Lom Ediciones), Txile

Paulo Slachevsky Lom ediciones argitaletxearen zuzendarikide eta sortzailekidea da. Argazkilaria, editorea eta kazetaria da, eta Frantziako Arteen eta Letren Ordena Ofizialaren saria jaso du (2014). Fragmentos de un despertar (2021) argazki-liburuaren egilea da. Txileko Editoreen Elkarteko lehendakari fundatzailea izan zen, eta editore independenteen Nazioarteko Aliantzaren hispaniar hizkuntzako editoreen sarearen egungo koordinatzailea da.

Julia Ortiz

editorea (Criatura Editora), Uruguai

Letretan lizentziaduna da (Errepublikako Unibertsitatea). Zuzentzaile gisa lan egin du, baita ikertzaile gisa ere FHCEn (itzulpengintzarekin lotutako gaietan). Gaztelaniako eskolak eman zituen eta «La práctica de la escritura» (FLACSO) graduondoko ikastaro birtualeko tutorea izan zen. Estilo Zuzenketako Teknikatura Unibertsitarioko irakaslea da (FHCE). Criatura editora argitaletxearen editore arduraduna da 2011z geroztik.

Mohamed El Baaly

editorea (Sefsafa Publishing), Egipto

Mohamed El-Baaly Egiptoko editore, idazle eta kultur-ekintzailea da. 2009an, beste kide batzuekin batera, Sefsafa argitaletxea fundatu zuen, zeinak 300 titulu baino gehiago argitaratu baitituen eta Egiptoko argitaletxe txiki aktiboenetako bat baiten. Mohamed El-Baalyk hasieratik parte hartu du Udaberri Arabiarrean, eta eskualdea aldatzea helburu duten mugimenduetan parte hartu du.

Antoinette Koleva

editorea (KX Critique and Humanism), Bulgaria

Antoaneta Koleva KX Critique and Humanism argitaletxeko zuzendaria da. Argitaletxe horrek giza eta gizarte-zientzietako liburuak argitaratzen ditu gehien bat. Filosofoa da formazioz, eta filosofian, itzulpengintzan eta kudeaketa editorialean espezializatu da Frantzian, Erresuma Batuan, Txekiar Errepublikan eta Estatu Batuetan, besteak beste. Horrez gain, Antoanetak filosofia garaikideko 20 liburuki baino gehiago itzuli ditu. Bulgarieraz, ingelesez, frantsesez eta alemanez idazten du tradizio postmodernoaren herentzia intelektualari, itzulpengintzari eta giza zientzietako edukien edizioari buruz. Liburuaren sustapen publiko alternatiboko proiektu esperimentalen abiarazlea da.

Garazi Arrula

euskarazko editorea (Txalaparta), Nafarroako probintzia

Garazi Arrula Ruiz (Tafalla, 1987) editorea da Txalaparta argitaletxean. Autoitzulpenaren arloan tesia aurkeztu zuen 2018an (UPV/EHU), eta bai helduentzako bai haurrentzako literatur lanak euskaratu ditu. Pare bat ipuin-liburu idatzi ditu eta hainbat kultur egitasmotan parte hartzen du.

Gilles Colleu

editorea (Vents d'ailleurs), Frantzia

Gilles Colleuk ia hogeita hamar urtez edizioaren lanbidearen eta teknika editorialen irakaslea izan zen Paris XIIIko Unibertsitatean eta gero Aix-en-Provencen. Hainbat urtetan Actes Sud argitaletxeko produkzio-zuzendaria ere izan zen; are gehiago, haren garapen digitala zuzendu zuen. Argitaletxe Independenteen Nazioarteko Aliantzaren laborategi digitalaren sorreran parte hartu zuen. Gazteentzako liburuen egilea da, paperezkoak zein digitalak, eta Éditeurs indépendants: de l'âge de raison vers l'offensive? liburuaren autorea da. Azken horrek, 2007an argitaratu zenak, kulturaren industriak finantzatzeko aroan bibliodibertsitatea existitu dadin funtsezko baldintzak zeintzuk diren ezartzen ditu.
Vents d'ailleurs argitaletxea fundatu zuen Jutta Hepkerekin batera, eta gaur egun Yenooa liburu-inprenta zuzentzen du.

Susan Hawthorne

editorea (Spinifex Press), Australia

La Dra. Susan Hawthorne es cofundadora, junto con Renate Klein, de la editorial feminista independiente Spinifex Press. De 2012 a 2016, fue coordinadora de la red anglófona de la Alianza Internacional de Editores Independientes y en 2014 publicó su libro Bibliodiversity: A Manifesto for Independent Publishing, disponible en árabe, francés, español, alemán y checo. Vive en Australia y es profesora adjunta en la Universidad James Cook de Townsville.

Samar Haddad

editorea (Atlas Publishing), Siria

Samar S. HADDAD, sortzez palestinarra eta siriarra da. Atlas argitaletxeko (Damasko, Siria) editorea eta zuzendaria da 2001. urteaz geroztik. Liburugintzarekin eta gai kulturalekin lotutako hitzaldi, mahai-inguru eta lantegi ugariren antolatzaile eta parte-hartzaile izan da Sirian, Libanon eta atzerrian. “Regards sur l'édition dans le monde arabe” liburuaren egilekidea da, arabiar munduko liburugintzari buruzko ikertzaileen argitalpen kolektiboa, Karthala, Paris, 2016. 2009etik Editore Independenteen Nazioarteko Aliantzako kide da, eta, gaur egun, arabierazko sarearen koordinatzailea da.

Djaïli Amadou Amal

autorea, Kamerun

1975ean Marouan (Kamerun) jaioa, Djaïli Amadou Amal idazle kamerundarra eta ekintzaile feminista da. Walaande; l'art de partager un mari bere lehen eleberriak, 2010ean argitaratu zenak, berehalako ospea eman zion. Bere Munyal; Les larmes de la patience eleberria 2017an argitaratu zen; 2018an Editore Independenteen Nazioarteko Aliantzaren hautaketa irabazi zuen, eta gero, 2019an, Prentsa Panafrikarraren Saria eta Afrikako Liburuaren Orange Saria. Les Impatientes izenburuarekin argitaratu zen Frantzian 2020an, eta Goncourt Sariko finalista eta Goncourt des Lycéens sariaren irabazlea izan da. Gainera, liburuak Ekialdeko, Erresuma Batuko, Tunisiako, Serbiako, Aljeriako, Txekiar Errepublikako eta Greziako Choix Goncourt sariak jaso ditu, baita AIMF Literatura Saria ere.
2012an, Femmes du Sahel elkartea fundatu zuen, Kamerungo iparraldean emakumeen hezkuntza eta garapena sustatze aldera. Djaïli Amadou Amal Balioaren Ordena Nazionalaren Ofiziala da.

Tomaz Adour

editorea (Vermelho Marinho, LIBRE), Brasil

Tomaz Adourrek 50 urte ditu, ekonomialaria eta historialaria da eta marketineko MBA bat du. Vermelho Marinhoko editorea da, egile brasildar eta klasikoetan espezializatutako argitaletxea, 1.000 titulutik gora argitaratu dituena 1998az geroztik. Gaur egun, LIBREren lehendakaria da (Liga Brasileira de Editoras Independentes), zeinak bibliodibetsitatea eta Brasilgo 170 editore independente baino gehiagoren interesak defendatzen dituen.

Marie Michèle Razafintsalama

editorea (Jeunes malgaches), Madagaskar

Prediff liburu-denda sortu zuen 1995ean. 2004an Jeunes Malgaches argitaletxea sortu zuen, haurrentzako liburuetan espezializatua. 2007az geroztik, onuradunekin hitzarmenik egin gabe atzerrian gauzatzen diren liburu-emaitzen kontra borrokatzen du, eta haur babesgabeen artean irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak antolatzen ditu bere APLEM elkartearekin. Halaber, autorea da, eta jada 9 liburu argitaratu ditu malgachen.

David Murray

editorea (Ecosociété), Quebec

Historialaria formazioz, David Murrayk liburuaren arloan dihardu 2004tik eta Ecosociété argitaletxearentzat lan egiten du 2012az geroztik. 2000ko hamarkadaren hasieratik, globalizazioaren aurkako eta desazkundearen aldeko mugimenduetan parte hartu du. 2008 eta 2012 artean, L'objecteur de croissance aldizkariaren editoreetako bat izan zen, Mouvement québécois pour une décroissance conviviale mugimenduaren aldizkaria. Hainbat argitalpenetarako idatzi du eta gai publikoei buruzko irratsaio bat aurkeztu du ia 10 urtez Montrealgo CISMen. Horrez gain, Creuser jusqu'où ? Extractivisme et limites à la croissance (Yves-Marie Abrahamekin, Écosociété, 2015), Aux origines de la décroissance Cinquante penseurs (Cédric Biagini eta Pierre Thiessetekin, Écosociété/Le pas de côté/L'échappée, 2016) liburuen editorekidea izan da. Halaber, Décroissance Vocabulaire pour une nouvelle ère (Écosociété, 2016) eta Le progrès m'a tuer. Leur écologie et la nôtre (L'échappée/Le pas de côté, 2016) obra kolektiboetan parte hartu zuen, eta Éric Pineaulten Le piège Énergie Est. Sortir de l'impasse des sables bitumineux (Écosociété, 2017) liburuan kolaboratu zuen.

Corinne Fleury

editorea (Atelier des nomades), Maurizio/Frantzia

Corinne Fleury Maurizion jaio zen eta Frantzian bizi da. Frantzian literatura eta edizioa ikasi eta gero, Atelier des Nomades fundatu zuen Anthony Valletekin batera 2010ean. Bere argitaletxearen bidez, Indiako Ozeanoko uharteetako literatura sustatu nahi du. Argitaletxeak haur eta gazte literaturako liburuak, eleberriak eta bizi-estiloko liburuak argitaratzen ditu, frantsesez, ingelesez eta kreoleraz. Corinne Fleury ere gazteentzako egilea da eta Maurizion irakurzaletasuna sustatzeko ekimenetan parte hartzen du. Maurizioko Festival du livre jeunesse jaialdiaren antolatzailea da. 

Ibrahima Aya

editorea (Tombouctou), Mali

Tombuktun (Mali) jaioa, Ibrahima Aya nekazaritza-ingeniaria, idazlea eta editorea da. Editions Timbuktu argitaletxearen fundatzailekidea da eta Bamakon bizi da. Bertan, literatura- eta argitalpen-jarduerekin batera, agronomo gisa lan egiten du. Ibrahima Aya “Rentrée littéraire du Mali” ekitaldiaren sortzailekidea eta zuzendaria da. Maliko literatura-ekitaldi nagusia da, 2008an sortua, eta 2022ko otsailaren 15etik 19ra haren 14. edizioa egingo da, “Lurraldeak eta iruditeriak” gaiaren inguruan.

Barbora Baronová

editorea (wo-men), Txekiar Errepublika

Barbora Baronová hainbatetan saritutako editore independentea eta literatura-dokumentalista da. 2012tik, wo-men argitaletxea zuzendu eta kudeatzen du. Fikziozkoa ez den idazketa eta argazkilaritza uztartzen dituzten arte-liburuak ditu ardatz. Hizlari eta liburu-proiektuetarako aholkulari gisa, autoedizioan, edizio independentean, bibliodibertsitatean eta ahots ez-konbentzionalen txertatzean espezializatuta dago.

Azadeh Parsapour

editorea (Nogaam), Iran/Erresuma Batua

Azadeh Parsapour Erresuma Batuan kokatutako editore eta kazetaria da. Iranen hainbat argitalpenetan lan egin du, erredaktore gisa. 2010ean joan zen Erresuma Batura eta kazetaritza ikasi zuen London Metropolitan University unibertsitatean. 2012ko abenduan Londresen sortu zen Nogaam e-Publishing argitaletxeko zuzendaria da. Nogaam Publishing-ek Irango autore zentsuratuak argitaratzen ditu crowdfunding bidez. Orobat, Parsapour “Teherango Liburu Azoka, zentsurarik gabe” azokaren sortzailea da, zentsurarik gabeko editore independenteek Iranetik kanpo argitaratutako persierazko liburuei eskainitako urtean behingo azoka.

Müge Gursoy Sokmen

editorea (Metis Publishers), Turkia

Müge Gürsoy Sökmen est éditrice, traductrice et cofondatrice de Metis Publications. Elle a été durant de nombreuses années présidente du comité des écrivains en prison de PEN Turquie. Elle a coordonné le réseau anglophone de l’Alliance internationale des éditeurs indépendants entre 2016 et 2020. Elle a notamment publié World Tribunal on Iraq (WTI), qui rassemble les actes du WTI, un effort collectif indépendant contre la guerre menée en Irak.

Dante Gonzales

editorea (Pakarina Ediciones), Peru

Dante Gonzalez editorea, kultur kudeatzailea eta poeta da. Andeetako Literatura eta Antropologia ikasi zuen San Markosko Unibertsitate Nazional Nagusian (Peru). Andesbooks argitaletxearen zuzendaria izan zen, eta Lhymen, Cultura y literatura aldizkariko eta Sotto voce poesia-plaketako zuzendarikidea. Peruko Ikasketen Institutuan lan egin zuen, Leer es Estar Adelante programan. Peruko Literaturaren Etxearen fundatzaileetako bat da. Bertan, Argitalpen Funtsaren zuzendari izan zen 2019an. Gaur egun, Pakarina Ediciones argitaletxea zuzentzen du. Bere poesia eta ikerketak hainbat aldizkari eta bildumatan argitaratu dira.

Octavio Kulesz

editorea (Editorial Teseo), Argentina
Octavio Kulesz filosofo, ikertzaile eta editore digital argentinarra da. Ediciones Teseoren zuzendaria izatez gain, Editore Independenteen Nazioarteko Aliantzaren Laborategi Digitalaren koordinatzaileetako bat da 2012. urteaz geroztik. Bestalde, UNESCOren Adituen Bankuko kide da, zeinak laguntza ematen duen Kultura-Adierazpenen Aniztasuna Babesteari eta Sustatzeari buruzko 2005eko Konbentzioaren arlo ugaritan. 
Euskara