Informazio praktikoa

Informazio praktikoa

TESTUINGURU SANITARIOA / BEHARREZKO NEURRIAK

Topaketetan , antolatzaileek (Aliantza eta EDITARGI) beharrezko neurri guztiak hartuko dituzte bilerak lasaitasun osoz egin daitezen (gela, musukoak, distantzia, materiala desinfektatzea, etab.). Halaber, guztion arreta eta zaintza dugu (musukoen erabilerarena batez ere): Topaketen izpirituaren oinarriak elkartasuna eta gainerakoekiko ardura kolektiboa dira!

MONETAK / TRUKE-BULEGOAK

Zure moneta Madrilgo aireportuan aldatzea aholkatzen dizugu.

GARRAIOBIDEAK

Hegazkinez iritsiz gero (Iruñeko aireportua, Nafarroa):
Errazena aireportutik hirigunera taxi bat hartzea da (30 minutu inguru).
BIDAIAREN PREZIO BAKARRA aireportutik hotelera. Prezioa 0,70 € pertsona / ibilbidea izango da. Ordainketa eskudirutan egingo da beti. Ez da 20 eurotik gorako billeterik onartuko. 3 ordu eta 10 minutu arteko aurrerapenarekin deitu behar da honako telefonoetara: +34 948232300 edo +34 948351335. Adierazi taxia zein ordutan hartuko den, lagun-kopurua, eraman beharreko fardelak, hegaldi-zenbakia.
Aireportua - Iruña: Irteera-geltoki bakarra: Sarasate pasealekua, 1 (taxi-geltokia, Foruen monumentuaren ondoan).
Aireportura abiatzeko ordutegiak: 5:30 / 7:30 / 8:30 / 9:30 / 10:30 / 11:30 / 12:30 / 13:30 / 14:30 / 15:30 / 16:30 / 17:30 / 18:30 / 19:30 / 20:30 / 21:30
Helmugako geltokia: Aireportua (taxi-geltokia)
Iruña-Aireportua: Irteera-geltokia: Aireportua (taxi-geltokia)
Hirira abiatzeko ordutegiak: 10:00 / 11:00 / 12:00 / 13:00 / 14:00 / 15:00 / 16:00 / 17:00 / 18:00 /19:00 / 20:00 / 21:00 / 22:00 / 23:00 / 24:00
Helmugako geltokiak: Sarasate pasealekua, 1 (taxi-geltokia, Foruen monumentuaren ondoan).
Trenez iritsiz gero (Pamplona-Iruñeko geltokia): Oinez, geltokitik hirigunerako bidea ordu erdikoa da gutxi gorabehera, baina hiri-autobusa har daiteke. 9. lineak tren-geltokia eta hirigunea lotzen ditu. Geltokitik taxi bat hartzea ere posible da.

OSTATUA

JATETXEAK

Iruña jatetxez betea dago. Hementxe iradokizun batzuk!
- Restaurante Casa Manolo (García Castañón k., 12)
- Bar Catachu (Lindatxikia k., 16, Iruña, 31001): entsaladak, ogitartekoak eta zizka-mizkak, menuak eta zeliakoentzako hainbat aukera. Astegunetako menua, asteburuko menua, asteburuko gaueko menua eta haurrentzako menua eskuragarri.
- Iruñazarra (Merkatarien k., 15): pintxoak (zeliakoentzat ere bai) eta errezeta tradizionalak.
- Bar Casa Jesús Mari (San Agustin k., 21 behea): ogitartekoen aukera zabala, glutendun eta glutenik gabeko ogia.
- Restaurante Sarasate (San Nikolas k., 19-21): begetarianoa.
- San Nikolas zein San Gregorio kaleetako eta Gaztelu enparantzako edozein taberna.
- Pintxoak: Estafeta, San Nikolas, San Gregorio kaleak.

TOPAKETAK NON EGINGO DIREN

Topaketa guztiak Baluarten (Nafarroako Biltzar Jauregia) egingo dira.

NAFARROAKO EDIZIOAREN AZOKA (2021EKO AZAROAK 25-28)

Babelica stand kolektiboan liburuak erakusteko eta/edo merkaturatzeko online izen-emate galdetegiaren bidez izena eman duten argitaletxeentzat EDITARGI elkarteak honakoak jarriko ditu eskuragarri Nafarroako Liburuaren Azokan.
Liburuak erakusteko: zure katalogoko 5 tituluren 1 ale ekar ditzakezu.
Liburuak standean merkaturatzeko: ez dago kopuru-mugarik (nahi adina titulu eta ale). Azaroaren 15a baino lehen atxikitako Excel taula bidaltzea eskertuko genizuke (Liste livres_lista libros_list of books). Gogoan izan, salmenta-prezioak gorantz biribildu behar direla: 10 € edo 10,50 € (baina ez 10,99 €).
Salmenten produktua Pamplona-Iruñetik irtetean itzuli ahal izango zaie editoreei, eskudirutan eta bildutako diruaren % 70 ordainduta (% 30 standaz arduratu den liburu-saltzailearentzat eta harekin lotutako gastuetarako izango da). Saldu gabeko artikuluak tokiko fundazio edo liburutegi bati eman dakizkioke.
Tokiko argitaletxeentzat (Espainian), liburuak Txalaparta argitaletxera bidali behar dira azaroaren 18a baino lehen:
Txalaparta argitaletxea
San Isidro 35 Behea
31300 Tafalla (Nafarroa)

PROFESIONALEN ARTEKO BILKURAK

Parte-hartzaileen zerrenda laster egongo da eskuragarri Babelica webgunean: horri buruzko mezu bat bidaliko dizugu, Topaketen aurretik kontsultatu eta zure hitzorduak antolatzeko aukera izan dezazun.
Hain zuzen ere, Topaketak biltzeko, elkar ezagutzeko abagunea dira. Aprobetxatu ezazu!

INTERPRETAZIOA ETA ONLINE TOPAKETAK

Topaketak lau hizkuntzatan egingo dira (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa) eta aipatutako edozein hizkuntzatan online jarraitzeko aukera egongo da.
Topaketak online jarraitzeko:
- Mahai-inguruak nahi duen ororentzat irekita daude eta zuzenean jarrai daitezke Topaketen web-orritik (Jarraitu Topaketak Online atala). Izena emateko online galdetegiaren bidez aldez aurretik izena eman duten parte-hartzaileek mahai-inguruetara konektatzeko estekak jasoko dituzte Topaketak hasi baino egun batzuk lehenago. Edonola ere, eta esteka hori jaso ezean, Babelica webgunetik Topaketetara batzeko aukera izango duzu.
- Lantegietan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da ezinbestean, eta lantegiak ez dira zuzenean emango. Izena emateko online galdetegiaren bidez aldez aurretik izena eman duten parte-hartzaileek lantegietara konektatzeko estekak jasoko dituzte Topaketak hasi baino egun batzuk lehenago. Lantegiaren egunean ezin bazara konektatu, ez larritu. Izan ere, lantegiak filmatuko dira eta grabazioak bidali ahal izango zaizkie aurretik izena eman duten baina lantegien egunetan konexio-arazoak izan dituzten parte-hartzaileei.

IRUDI-ESKUBIDEAK

Topaketak filmatu eta zuzenean (mahai-inguruak) zein aurrez grabatuta (Youtube) emango dira. Mesedez, Pamplona-Iruñera bertaratuz gero eta bideoetan agertu nahi ez izatekotan, aldez aurretik jakinaraz iezaguzu (Baluarte Biltzar Jauregian –Nafarroa eserleku bereziak esleituko dira horretarako). Urruneko parte-hartzaileen kasuan, kamera itzali eta listo!

EGURALDIA

Azaroa hilabete hotza da Nafarroan (egunez 10 gradu inguru, gauean 1 gradu). Beraz, ekarri arropa beroa eta euritakoa!

Euskara