TOPAKETEN ANTOLATZAILEAK

TOPAKETEN SOZIOAK

HONAKOEN LAGUNTZAREKIN

Editore Independenteen Nazioarteko Aliantzak eskerrak ematen dizkie bereziki
Mikel Buldaini (Txalaparta eta EDITARGI elkartearen idazkaria, Nafarroako Probintzia), Aritz Otazuri (Editorial Mintzoa eta EDITARGI elkartearen lehendakaria, Nafarroako Probintzia), Alfonso Serranori (La Oveja Roja, Madril) eta Paulo Slachevskyri (Lom Ediciones, Txile), haiek osatu baitute topaketa hauek antolatzeko lantaldea. Haien guztien etengabeko konpromisoari, denborari, ideiei eta energiari esker izan da posible topaketak antolatzea.
Era berean, Madrilgo Liburuaren Azokari eskerrak eman nahi genizkioke topaketak aurkezteko espazio bat uzteagatik.
Editore independenteen nazioarteko batzordeak (Aliantzako sare linguistikoen koordinatzaileez osatua) eta editore mordo batek ekitaldi hau eraikitzeko prozesuan funtsezkoa izan den babesa eman digute; bihotz-bihotzez eskertzen diegu.
Editore ugarik ere haien harri-koskorra jarri dute topaketa hauek antolatzeko, eta Pamplona-Iruñerako bidaia ordaindu dute; mila esker erakutsitako elkartasunarengatik.
Horrez gain, Elías Taño artistari ere gure eskerrik beroenak ematen dizkiogu topaketetako kartela diseinatzeagatik.
Amaitzeko, ekitaldi hau kulturarteko dinamika kolektiboaren emaitza da. Hortaz, prestalanek iraun duten hilabete hauetan guztietan, hurbiletik naiz urrunetik inplikatu diren pertsona guztiak eskertzen ditugu.

Euskara