Egitaraua Zehaztuta

EGITARAUA ZEHAZTUTA

Topaketak Baluarten egingo dira (Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditoriuma). Linean eta zuzenean ere jarrai daitezke (Jarrai itzazu topaketak online).

Egitarauan adierazitako ordutegiak Nafarroako probintziako ordutegiak dira.

Parte hartzaileei harrera eginen zaie Baluarten, goizero, 8:30ak eta 9:00ak bitartean. 

2021eko azaroaren 23a, asteartea

9.00 - 11.30

Bibliodibertsitatea: independentzia eta interdependentziak

Gaur egungo munduaren erronkekin konprometitua dagoen eta askotarikoa den liburuaren ekosistemaren erronkak (ekonomikoak, sozialak, kulturalak, instituzionalak, ekologikoak…)

  • John B. Thompson, soziologoa, Erresuma Batua
  • Julien Lefort-Favreau, Literatura garaikideko eta teoria kritikoko irakaslea, Quebec/Kanada
  • Kenza Sefrioui, editorea (En toutes lettres), Maroko
  • Esther Merino, editorea (éditions les Monédières eta Akitania Berriko Eskualdeko Editoreen Elkarteko lehendakariordea), Frantzia
  • Alfonso Serrano, editorea (La Oveja Roja), Madril (moderatzailea)

Azken urteotan, independentzia- eta bibliodibertsitate-nozioak errepikatu egiten dira sektoreari buruzko ia hitzaldi guztietan. Alabaina, toki komunetik haratago, horietan sakontzen saiatuz gero, interdependentzia-harremanen sare trinko bat topatzen dugu aldiro, eta nonahi, beti esplizitu egiten ez diren gure gizarteko beste alderdi ugarirekin batera. Behar bezala identifikatzearen mende egongo da nozio horietatik abiatuta eraikitako esparru teorikoak eslogan hutsa atzean uztea, gure argitalpen-jarduerak gizartean duen tokiari buruzko hausnarketa indartsua zabaltzeko.

12.00 - 14.00 

Bibliodibertsitatea: independentzia eta interdependentziak

Liburuaren ekologia

  • Anaïs Massola, liburu-saltzailea (Le Rideau rouge eta Association pour l’écologie du livre elkartearen sortzailekidea), Frantzia
  • José Bellver, Madrid
  • Susan Hawthorne, editorea (Spinifex Press), Australia
  • Corinne Fleury, editorea (Atelier des nomades), Maurizio/Frantzia (moderatzailea)

Ia edozein estatutako kontabilitate nazionalari begiratu azkar bat emanez gero, gure jarduera editoriala industria-jardueren kategorian nola txertatzen den identifikatu ahal izango dugu. Ez dago ezer logikoagorik lehengai ugari eta lan-indar handia mugiarazten dituen lan baterako; izan ere, produktu merkantilizagarri bihurtuta, mundu osoan zehar garraiatzen eta merkaturatzen dira. Giza jarduerak planetan duen iraunkortasun ekologikoari buruzko hausnarketa saihestezina den garai honetan, ezerk ez du eragotzi behar lasaitasunez aztertzea, sektoreko eragile aktibo garen aldetik, zer erantzukizun eratortzen diren gure hautuetatik. Eta digitala den orok gero eta ikusgarritasun handiagoa duen testuinguru batean, itxuraz ukiezina den hodei horren atzean ezkutatzen denari erreparatzea komeni da.

  • Bizipenak eta abiapuntu diren azterlanak: gaiaren egoera
  • Sektorea sistema gisa, osotasunean pentsatzea haren aberastasuna berreskuratzeko
  • Bizi-zikloa aztertzea: kateko jarduera guztiak inpaktu ekologiko guztiak definitzeko erronkan integratzeko erronka
  • Digitala: zero inpaktu ekologikoaren ilusioaren kontra

16.00 - 18.00

Lantegi kolektiboa: jarduketa ekologikoak liburuaren sektorean

aldez aurretik izena emanda

18h00-19h30

Aurrez aurreko topaketa profesionalak

2021eko azaroaren 24a, asteazkena

9.00 - 11.00

Botere- eta nagusitasun-harremanak liburuaren munduan: kolonialismo kulturala, gutxiengoak errepresentatzea, emakumeak liburugintzan...

Zer esaten da eta non esaten da?

  • Gisèle Sapiro, soziologoa, Frantzia
  • Ronny Agustinus, editorea (Marjin Kiri), Indonesia
  • Ibrahima Aya, editorea (Tombouctou), Mali
  • Paulo Slachevsky, editorea (Lom Ediciones), Txile (moderatzailea)

Liburuaren munduko kontzentrazio-logikak eta arlo komertziala kulturalaren gainetik nagusitzearena, sektorean eragina duten beste bultzada kontserbatzaile batzuekin nahasten dira, esaterako: kolonialismo kulturala, patriarkatua, gutxiengoak eta hizkuntza periferikoak marjinatzea… Botere- eta nagusitasun-harreman horiei buruz hausnartzea, liburuaren eta hitzaren alderdi askatzaile eta eraldatzailea indartzeko gonbita egiten da Edizio independentearen nazioarteko topaketen bigarren goizean.

  • Gutxiengoak errepresentatzea / edizio inklusiboa (nork du argitaratu, idatzi eta bere ahotsa entzunarazteko aukera?)
  • Hegoaldeko eta Iparraldeko merkatuen arteko desoreka (kolonialismo kulturala)
  • Hizkuntza minorizatuetan editatzea
  • Literatura indigena

11.30 - 13.30

Botere- eta nagusitasun-harremanak liburuaren munduan: kolonialismo kulturala, gutxiengoak errepresentatzea, emakumeak liburugintzan...

Emakumeak edizioaren munduan 

  • Samar Haddad, editorea (Atlas Publishing), Siria
  • Barbora Baronová, editorea (wo-men), Txekiar Errepublika
  • Julia Ortiz, editorea (Criatura Editora), Uruguai
  • Djaïli Amadou Amal, autorea, Kamerun
  • Ana Gallego Cuiñas, Antropologia Sozial eta Kulturala, Granadako Unibertsitatea (moderatzailea)

Antza denez, herrialde askotan, edizioarekin lotutako lanpostu gehienetan emakumeak aritzen diren arren – eta egoera testuinguru kultural eta liburuaren arloko merkatu guztietan berdina ez bada ere –, emakumeek ordezkaritza txikia dute oraindik argitaletxeetako ardura-postuetan, eta emakumezko autoreek ere gizonezkoek baino literatura-sari gutxiago jasotzen dituzte. Europan bereziki nabarmendu den egoera hori, desoreka hori, orokortu al daiteke nazioartean? Zer esan nahi du, zehazki, emakume izateak edizioaren munduan? Nazioarteko edizio independentearen panorama askotarikoa da sektoreko emakumezko profesionalei esleitzen zaien tokiaren eta eginkizunari dagokionean. Sirian, Txekiar Errepublikan, Kamerunen eta Kanadan lan egiten duten emakumeak, edo emakume idazle, editoreak edo erredaktore feministak, mahai-inguru honek ahotsa emango die nazioarteko edizioaren panorama diseinatzen laguntzen duten liburuaren arloko emakume profesionalei.

16.00 - 18.00

Lantegi kolektiboa: ekonomia sozial eta solidarioko jarduketak liburuaren sektorean

aldez aurretik izena emanda

18.00 - 20.00

Aurrez aurreko topaketa profesionalak

Aurrez aurreko topaketa sektorialak

2021eko azaroaren 25a, osteguna

9.00 - 11.30

Editatzeko askatasuna / fair speech

  • Azadeh Parsapour, editorea (Nogaam), Iran/Erresuma Batua
  • Mohamed El Baaly, editorea (Sefsafa Publishing), Egipto
  • Tomaz Adour, editorea (Vermelho Marinho, LIBRE), Brasil
  • Müge Gursoy Sokmen, editorea (Metis Publishers), Turkia
  • Antoinette Koleva, editorea (KX Critique and Humanism), Bulgaria (moderatzailea)

2021eko azaroan, Editore Independenteen Nazioarteko Aliantzako kideek editatzeko askatasunari buruzko aurrekaririk ez duen azterlan kolektiboa argitaratuko dute. Haien testigantzek munduan zehar editatzeko askatasunaren panorama paregabea eta plurala eskaintzen dute. Estatuaren zentsura “klasikotik” hasita zentsurarik maltzurreneraino (administratiboa, adibidez), jendetzaren/gizartearen zentsura barne hartuz (talde kontserbadoreak, nazionalistak edo erlijiosoak), zenbaitetan autozentsurara eramaten duena; merkatuaren zentsuratik liburuaren politika publikoen gabezia edo hutsuneetara, liburuaren arloko profesionalek gainditu behar dituzten oztopo ugariek fair speech-a mehatxatzen dute. Adierazpen-askatasunaren parte bada ere, editatzeko askatasuna, alegia, autore bat aukeratzeko, haren idazkiak onartzeko, banatzeko eta merkaturatzeko askatasuna, askotan eragotzi eta mugatu egiten da, eta horrek, aldi berean, saihesteak eragiten ditu, irakurtzen ditugun testuen historia ezkutua osatzen dutenak. Mahai-inguru honek, batetik, azterlana osatzen duten ahots eta ibilbideen aniztasuna itzuliko du, eta, bestetik, martxan dauden erresistentzia- eta elkartasun-mugimenduei ahotsa emango die.

  • Aliantzaren sareak editatzeko askatasunari buruz egindako azterlan argitaragabea kaleratzea. Editatzeko aske izatea? Zer esan nahi du horrek 2021ean?
  • Editoreen hitzak eta testigantzak. Free speech vs fair speech munduko eskualdeetan

12.00 - 14.00

“Minorizatutako” hizkuntzetan idatzi eta argitaratzea

  • Marie Michèle Razafintsalama, editorea (Jeunes malgaches), Madagaskar
  • Dante Gonzales, editorea (Pakarina Ediciones), Peru
  • Maria José Galvez, Liburuaren eta Irakurketa Sustatzearen zuzendari nagusia, Kulturako Ministerioa
  • Garazi Arrula, editora en lengua vasca (Txalaparta), Navarra (moderadora)

Soilik Europar Batasunean 60 hizkuntza minoritario edo minorizatu inguru hitz egiten direla esaten da. Guztira, Europako biztanleen % 10 inguruk maiz hitz egiten dituzte hizkuntza horiek, eta migrazioaren ondorioz, kopuru horiek handitzen ari dira. Batzuetan, hizkuntza gutxitu bateko hiztunak (eta irakurleak) hizkuntza ofizial bateko hiztunak baino gehiago dira; hori gertatzen da, adibidez, katalanarekin. Hizkuntza horien egoera askotarikoa da, zer esanik ez tradizio idatzirik ez duten hizkuntzena. Minorizatutako hizkuntzetan argitaratzeak erronka oso konplexuak dakartza sarri, eta sektoreko profesionalak erronka horiei buruz solastuko dira mahai-inguru honetan.

16.00 - 18.00

Lantegi kolektiboa: eraldaketa digitalek liburuaren sektorean duten inpaktua

aldez aurretik izena emanda

18.00 - 19.30

Aurrez aurreko topaketa profesionalak

2021eko azaroaren 26a, ostirala

9.00 - 12.00

Edizio independentearen etorkizuna Aliantzako sareen artean eta modu kolektiboan diseinatzea 

Aliantzako kideen arteko barneko lan-bilerak

2022-2025 aldirako ekintza-plana, orientabideak eta gobernantza

Aliantzaren hizkuntza-sare guztiak gutxienez behin bilduko dira 2020 eta 2021 artean, birtualki. Hizkuntza-sareen araberako bilera horien helburua da 2021-2022 topaketak prestatzea (topaketetarako lehentasunezko gaiak, kontuak eta proiektuak identifikatzeko), 2021-2022 aldirako sareen ibilbide-orria zehaztea eta elkartearen gobernantzan lan egitea.

Topaketak itxiko dituzten bilerak amaitzerako, honako bi helburu nagusiak erdietsi nahi dira:

  • 2022-2025erako Aliantzaren orientabideak eta ekintza-plana finkatzea, topaketetako lehentasunezko gaietan oinarrituta
  • 2022-2025 aldirako elkartearen gobernantza zehaztu eta baliozkotzea

12.30 - 14.00

“Etorkizuneko” liburua BIRpentsatzea!

- Bibliodibertsitatearen enbaxadoreen parte-hartzeak (Vandana Shiva, autorea eta aktibista, India; Djaïli Amadou Amal, autorea, Kamerun)
- Topaketen deklarazioa

Euskara